ETAren agiria. Eta «Euskal Herri osoa kontuaniak dira Espainiaren ofentsibaren zinezko arrazoia».
      GARAn eta EGUNKARIAn agertuta 2001eko urtarrilaren 19a.


      «Euskal Herri osoa kontuaniak dira Espainiaren ofentsibaren zinezko arrazoia»

      «Ausardiaz eta duintasunez jokatzen badugu, erabateko askatasuna lortzeko bidea urratzeko eman beharreko urratsak inoiz baino argiago dauzkagu» esaten du Euskadi Ta Askatasunak, Euskal Herriari helarazitako bere azken agirian. Hamasei ekintza hartzen ditu ETAk bere gain, hala nola PSOEko ministro izan zen Ernest Lluchen «exekuzioa», edota Francisco Cano PPko zinegotzia hilik suertatu zen atentatua. PP eta PSOEk sinatutako «Estatu itun terroristaren» inguruan hausnarketa sakona egin ondoren, hitzarmen horren, «egungo eta etorkizuneko sinatzaleak» hartzen ditu helburutzat erakunde armatuak.GARA | DONOSTIA

      Euskadi Ta Askatasunak PP eta PSOEk joan den abenduan sinatu zuten itunari buruzko bere gogoetak plazaratu ditu egunkari honi igorritako azken agirian. Hau da, hitzez hitz, erakunde armatuaren agiriaren mamia:

      «Euskadi Ta Askatasunak agiri honen bidez PP eta PSOE alderdi espainiarrek iazko abenduaren 12an sinatu zuten ''Estatu itun terroristaren'' inguruan ondorengo hausnarketak helarazi nahi dizkio Euskal Herriari:

      1.- Lehendik ere argia bazen Euskal Herria eta Espainiaren arteko gatazkaren muina eta mamia politikoa zela, eta Espainiak gatazka horrekiko mantentzen duen jarrera erabat antidemokratikoa dela, itun horrek berak erakusten du ezin argiago Espainiako botereen eta beren kudeatzaileen itsukeria terrorista: itun horrekin beren helburua Euskal Herriaren erabateko suntsipena dela aitortu baitute.

      2.- Espainian ńabardura edota mozorro kontua da Euskal Herriarekiko jarrera. Ezker-eskuin, errepublika-monarkia, faxismoa-demokrazia... helburu bera dute: Euskal Herria Espainiaren menpe mantentzea. Espainiako estatua herrien kartzela izateko jaio zen eta horrela jarraitzen du, bere unean uneko ereduak ez duelarik aldatzen Euskal Herriarekiko jarrera: eskularru goxoekin edo burdinezkoekin, beti. Euskal Herriaren zintzurra nola hobe bihurritu asmatzen dabiltza».

      3.- Zanpaketa eta etengabeko eraso horren aurrean, euskal herritarren erresistentziak eta herria eraikitzeko borondate temati eta borondatetsuak soilik lortu du gure herria bizirik mantentzea. Eta orain, arnas berriturik, ausardiaz eta duintasunez jokatzen badugu, erabateko askatasuna lortzeko bidea urratzeko eman beharreko urratsak inoiz baino argiago dauzkagu.

      4.- Espainiaren legitimazioa bere Historiako une larrienak bizitzen ari da. Hori dela eta erakutsi behar izan dute beren monarkia parlamentarioaren mozo- rroaren azpian dagoena: herriak eta herritarrak menperatzen dituen estatu faxistaren betiko itxidura eta itsukeria.

      5.- Autonomien Estatuaren bidez duela hogeita bi urte Euskal Herriarentzat urrezko kartzela inposatu ziguten. Porrot egin dute. Eta itun horren bidez, Estatuko botereek autonomiaren zuzeneko kudeaketa beren eskutan hartzeko deliberoa hartua dutela erakusten dute.

      6.- Euskal Herri osoa kontuan hartuz herri eraikuntzan eman ditugun urrats berriak dira oraingo Espainiaren ofentsibaren zinezko arrazoia. Euskararen ofizialtasuna, irakaskuntza propioa, marko sozio-ekonomikoa, instituzionalizaziorako urratsak, eskubide zibilen aldeko ekimenak eta oro har euskal kontzientzia hartze berria daude Estatuko botereen larrialdiaren iturrian. Horrek adierazten du, beste ezerk baino hobeto, bide onean doala Euskal Herria.

      7.- Autonomien Estatuaren bidez Euskal Herria lokartu eta baretu asmo zuten indar zatikatzaileek ere porrot nabaria izan dute. Beren gaurko egoera, duela hogeita bi urte hartutako bide okerraren ondorio da. Moncloako Estatutuak ez zeraman, inondik inora, Euskal Herria batu, euskaldun eta aske baterantz. Ezker abertzaleak ongi igarri zionez, Espainiatik Espainiarako irtenbide gabeko bide-itxia zen.

      8.- Indar horiek, 1998ko Ekimenean atzera egiteak beren porrota eta egoera zaila are larriagotu du. Ausardia eta duintasunaren orduan, kalkulo politiko-elektoral eta baldintza ekonomiko egoisten aurrean makurtu egin zirelako.

      9.- Ezker abertzalearen eskuak beti daude lanerako zabalik, lana bada-eta! Baina ez dira esperoan egoteko garaiak. Orain artean baino indar, gogo eta zehaztasun handiagoz ekin behar diogu Euskal Herriaren berregituratze lanari. Eta zalantzarik gabe, Euskal Herriaren zatikatzearen aldeko indar erregionalisten menpe dauden abertzale eta progresisten esku dago bide hori elkarrekin eta azkarkiago burutzea.

      10.- Borrokaren bidez soilik lortu dugu Espainiaren porrot hori. Borrokaren bidez lortu du Euskal Herriak suntsiketa estrategia berri horrekiko garaipena. Izerdi eta odolez ordaindu behar izan badugu ere. Eta aurrerantzean ere, prestatu dizkiguten estrategia zanpatzaile berriak ikusirik, Euskal Herriaren askatasunean erabateko konpromisoz gabiltzanoi Estatuko botereek ez digute oparirik egingo, darabilgun borroka moldea dena delakoa izanik.

      11.- Azkenik, Euskadi Ta Askatasunak zera jakinarazi nahi du: egoera honen aurrean itun horren sinatzaile oro, oraingoak edota etorkizunekoak ere, bere ekintza armatuen helburutzat hartuko dituela.

      Euskal Herrian, 2001eko urtarrilean


      ETAren agiria

      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez honoko ekintzak hartzen ditu bere gain:

      -Urriaren 22an, Donostian, Euskal Herriaren zanpaketaren arduradunen aurkako ekintza Jose Maria Muguruza Velilla Banco Guipuzcoanoko lehendakariorde, Sociedad Vascongada de Publicaciones S.A.ko ("El Diario Vasco" egunkariaren argitaratzailea) administrazio batzordeko kontseilari eta Gipuzkoako Abokatuen Kolegioko lehendakariari bere etxera lehergailua igorriz. Lehergailuak ez zuen eztandarik egin hartzailea ohartu egin baitzen. Ekintza honen inguruan Gipuzkoako abokatu zenbaitek egindako protestak direla eta, aipatu beharra dugu Jose Maria Muguruzak bere abokatu kolegioko lana babestzat hartuz Fernando Elejalde burkideak jasandako torturak zirela eta egin ziren salaketa ofizialak isildu egin zituela.

      -Azaroaren 9an, Zentronikon, Guardia Zibilaren aurkako ekintza, oraindik herrian mantentzen duten kasernaren guardia zibil buruak Fortun Garces kalearen 33.ean duen etxe atarian lehergailua ezarriz. Lehergailuak ez zuen behar zenean eztanda egin. Lehergailua kokaturik zegoen lekuaren berri zehatza eman arren, indar armatu espainiarrek ez zutela aurkitu esan zuten.

      -Azaroaren 10ean, Donostian, Espainiako hedabide-terroristen arduradunen aurka saiatutako ekintza. Aurora Intxausti Martinez "El País" egunkari espainiarrean diharduen polizia-kazetariaren eta Juan Francisco Palomo Samper lehen Europa Press agentzian eta "Diario 16" egunkarian eta orain Antena 3 TV Espainiako telebista katean diharduen polizia-kazetariaren etxe atarian ezarritako lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      -Azaroaren 13an, Aubussonen (Frantzia), Felix Alberto Lopez de Lacalle euskal herritar presoa askatzeko ekintza.

      -Azaroaren 20an, Gernikan, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru-laguntza eman nahi ez izateagatik Jose Ramon eta Joseba Koldo Bustinza Perezen Inmobiliaria Bustinzak duen bulego baten aurka lehergailuz burututako ekintza, kalte material handiak eraginez.

      -Azaroaren 21ean, Irunen, Euskal Herria okupatu eta zanpatzen duten indar armatuen aurkako ekintza, Guardia Zibilak oraindik Irunen ezarria duen kasernaren aurka granada-jaurtiketaz eta lehergailuz burututako erasoa, zeinaren ondorioz guardia zibil bat arinki zauriturik gertatu zen eta kalte materialak eragin ziren.

      -Azaroaren 21ean, Bartzelonan (Catalunya) Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun politikoen aurkako ekintza, 1982 eta 1986 bitarteko PSOEren Gobernuan Espainiako Ministro izan zen Ernest Lluch Martinen exekuzioa.

      -Azaroaren 26an, Bakaikun, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru-laguntza eman nahi ez izateagatik Guerra Agirrebengoa anaien eta Victor Guerra Mugikaren GH Guerra Manutencion Guema S.A. lantegiaren aurka lehergailuz burututako ekintza, kalte material handiak eraginez.

      -Abenduaren 5ean, Eibarren, Espainiako Justizia administrazioaren aurkako ekintza bertan ezarria duten epaitegian lehergailua ezarriz. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      -Abenduaren 14an, Terrasan (Catalunya), Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun politikoen aurka autoan ezarritako lehergailuz burututako ekintzaren ondorioz, Francisco Cano Consuegra Viladecavalseko PPko zinegotzia hilik gertatu zen.

      -Abenduaren 18an, Leioan, Euskal Herria zanpatzen duten arduradun politikoen aurkako ekintza, PSOEko arduradun baten aurka UPV-EHUko Kazetaritza fakultatean lehergailua ezarriz. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      -Abenduaren 20an, Bartzelonan ETAren gudariak ekintza bat prestatzen ari zirenean indar polizialak tartean sartu eta izandako tiroketaren ondorioz udaltzain bat hilik gertatu zen.

      -Abenduaren 27an, Donostian, Espainiako Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan lehergailu bidez burututako ekintza, kalte material handiak eraginez.

      -Abenduaren 30ean, Donostian, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru-laguntza eman nahi ez iza- teagatik Daniel Barcos Ubiernaren aurkako ekintza, Daniel Barcos, S.A. Ebro-Nissan auto saltegian lehergailua eztandaraziz.

      -Abenduaren 30ean, Donostian, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru-laguntza eman nahi ez iza- teagatik Luis eta Antonio Sukia Muruaren aurkako ekintza, Construcciones Suquiaren egoitzan lehergailua eztandaraziz.

      -Abenduaren 31n, Sevillan, Espainiako Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren aurka auto batean ezarritako lehergailuz saiatutako ekintza. Lehergailuak ez zuen behar bezala eztanda egin.

      Euskal Herrian, 2001eko urtarrilean

      Índice home